Prebentzioa

Ekintzaile gisa, laneko Arriskuen Prebentziorako Legeak eragiten al dizu?

  • Zure konturako langileak badituzu, enpresaburu batekin parekatzen zara, beraz, zure langileen segurtasuna eta osasuna bermatu beharko dituzu laneko osasunarekin lotutako alderdi guztietan. Hala izanez gero Legea osotasunean aplikagarria izango zaizu.
  • Zure konturako langilerik ez baduzu, zentroa beste enpresa batekin banatzen ez baduzu edo beste enpresa batzuek azpikontratatutako lanik burutzen ez baduzu, ez zaizu Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea aplikatuko.
  • Adi! Enpresa batentzat soilik lan egiten baduzu edo beste enpresa batek kontratatu bazaitu, bezero eta hornitzailearen arteko harremana dela eta enpresa honek zera eska liezazuke: arriskuen ebaluazioa, lan egiteko gaitasunaren mediku azterketa eta zure laneko arriskuei buruzko prestakuntza.

Horregatik egin dugu interesgarri irudituko zaizkizun gidaliburu batzuen hautaketa:
esteka Nire lanean Segurtasuna eta Osasuna
esteka Segurtasuna joan-etorrietan
esteka Segurtasuna motorrak gidatzean

Gure estekaOnline Ikasgelan doako ikastaroak ere eskaintzen ditugu; berez legez behartua ez zauden arren, interesgarri suertatuko zaizkizu, zure osasun eta segurtasuna zaindu behar dituzu eta.

Segurtasunari eta Laneko Osasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak
  • Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko ikastaro aurreratua
  • Tresnak erabiltzearekin lotutako arriskuak
  • Makinak erabiltzearekin lotutako arriskuak
  • Arrisku elektrikoa
  • Kargen eskuzko manipulazioa
  • Banakako babeserako ekipamenduak
  • Suteen arriskua
  • Joan-etorrietako segurtasuna
  • Lehen sorospenak
  • Gidari banatzailearen laneko arriskuak
  • Bulegoetako harreragilearen laneko arriskuak
  • Langile komertzialen arriskuak
  • Langile informatikoen arriskuak
  • Merkataritza sektorea
Tailerrak: Ekintzaileentzako osasunaren sustapena
  • Estresa maneiatzeko tekniken tailerra
  • Bide segurtasunari buruzko tailerra
  • Bizkarrari buruzko tailerra: Lanean muskulu eta eskeleto lesioen prebentzioa
  • Muskulu lesioak ekiditeko prestaketa tailerra
  • Ahots tailerra: Lanean ahots arazoak ekiditeko

Bi esteka hauek oso erabilgarri suerta dakizkizuke, bezero batek eskatuz gero, hemen, oinarrizko dokumentazioa doan lortu ahal izango duzu eta.

  • Prevención 10

    Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak garatutako doako laneko arriskuen prebentzioari buruzko aholkularitza zerbitzu publikoa da. Plataforma hau bi kolektibo handiri dago zuzenduta:
    25 langile arteko enpresei, euren arriskuen autoebaluazioa gauzatu ahal izango dute eta hala, Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea bete.
    Langile autonomoei, hauek, laneko arriskuen prebentzioaren eta enpresa jardueren koordinazioaren arloetan dituzten betebehar eta eskubideak ezagutu ahal izango dituzte.

    esteka prevencion 10 logoa

Autoprevent-t inprimakiek 3 informazio mota eskaintzen dituzte:

  • Zure jardueraren laneko arriskuen prebentzioari (LAP) buruzko informazioa, gauzatzen dituzun lanen arabera. Hautatutako kalte zehatzei buruzko prebentzio neurriak eskaintzen dira.
  • Autonomoak, enpresa jarduerak koordinatzeko xedez, honen jardueraren arriskuei buruzko informazioa beste enpresei helarazi beharko die.
  • Era berean, enpresa kontratatzaileak eta lan-zentro berean dauden enpresek autonomoari informazio hau eskaini beharko diote.
Laneko Arriskuen Prebentziorako Legeak eragiten al dizu?

Araudia

Fraternidad-Mupresparen prebentzio

  • Prebentzio Ataria

    Previene

    Fraternidad Mupresparen laneko istripu eta laneko gaixotasunen prebentzioari buruzko atari dibulgatzailea.

    esteka
  • infoPrevención irudia

    InfoPrevención buletina

    Honako gaiei buruzko hileroko informazioa: legeen inguruko berriak, berri interesgarriak, ekitaldiak, epaiak, besteak beste. Ataletik, argitaratu diren buletin guztiak kontsultatu eta hauek posta elektroniko bidez jasotzeko izena eman ahal izango duzu.

    esteka

© Fraternidad-Muprespa - Su Mutua, 275.