Laguntza ekonomikoak

Laguntza ekonomikoak

Askotan, finantza baliabideen bilaketa ekintzaileek beren enpresa abentura hastean gainditu behar duten oztopo-lasterketa bilakatzen da.

Ekintzailetza proiektuari finantza baliabideak egokitzean, jarduera hasteko kostu finko eta aldakorrak dituen inbertsio plana eta finantziazio plana landu behar dira. Bi plan horien arteko oreka lortzean, bidea egiten has gaitezke.

Gaur egun noizean behin ekintzaileek eskura ditzaketen laguntza ekonomikoak eskaintzen dituzten zenbait instituzio daude, baita zure negozio ideia martxan jarri eta bultzatzeko kredituak kudeatzen dituztenak ere.

 

Araudia

Instituzioak

  • Nekazaritza Kauzioaren Estatuko Sozietate Anonimoa

    Espainiako enpresa publikoa da, honen akziodunak honako hauek direlarik: Industria Partaidetzarako Estatuko Sozietatea (SEPI) kapitalaren %80arekin eta Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa (FEGA) gainontzeko %20arekin. Bestalde, tutoretza Ministerioa, Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa izanik. SAECAren jarduera, osotasunean lehenengo sektoreari finantziazioa errazteko xedez abal eta fidantzak eskaintzean datza.

  • Empresa Nacional de Innovación S.A.

    Enpresa publikoa –Industria eta Enpresa Txiki eta Ertainaren Zuzendaritza Orokorraren bitartez Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa menpekoa– 1982az geroztik, modu aktiboan dihardu enpresa proiektu bideragarri eta berritzaileen finantzazioan.

  • Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa

    Enpresa erakunde publikoa, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa menpekoa, Espainiako enpresen berrikuntza eta garapen teknologikoa sustatzen duena. Enpresa espainiarren I+G+B proiektuen laguntza eta finantziazio eskaerak bideratzen dituen erakundea da.

  • Dibertsifikazioko eta Energia Aurrezteko Institutua (IDAE)

    Estatuko Energia Idazkaritzaren bitartez Industria, Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioa atxikitako organismoa da, eta organikoki honen menpekoa. Hedapen eta prestakuntza ekintzak, aholkularitza tekniko jarduerak, programa zehatzen garapena, berrikuntza teknologikoko eta izaera errepikagarria duten proiektuen finantziazioa burutzen ditu.

  • Ekintzailearentzako arreta puntua (PAE)

    Enpresentzako laguntzak eta pizgarriak. Laguntza eta pizgarrien programa europarrak. Enpresentzako laguntza eta pizgarrien gida dinamikoak. Business Angels-en sareen mapa. Elkar Bermatzeko Sozietateen Erlazioa ETEen definizioa.

  • TODO EMPRENDE

    Enpresa txiki eta ertainentzako diru-laguntzak, kredituak, laguntzak eta bestelako neurri batzuk.

  • Espainiako Merkataritza Ganbera

    Emakumeei Enpresarako Laguntza emateko Programa (PAEM).

  • Europako Inbertsio Bankua

    Europako Inbertsio Bankuak (EIB) EBko herrialdeen baterako titulartasuna du. Hiru produktu eta zerbitzu mota eskaintzen ditu: Maileguak, Finantzaketa konbinatua eta Aholkularitza eta laguntza teknikoa.